WEB ORRIAN JARTZEKO LEGE-OHARRA
Lege-ohar honen bidez, HEGOALDE KULTUR ELKARTEAK www.vitoriagasteiz.portaldetuciudad.com/academias-de- idiomas/euskaltegi-hegoalde webgunearen (aurrerantzean webgunea) erabiltzaile guztiei bere Datu
Pertsonalen Babeserako Legea jakinarazten die. www. vitoriagasteiz.portaldetuciudad.com/academias-de- idiomas/euskaltegi-hegoalde webgunea HEGOALDE KULTUR ELKARTEarena (IFK G01031319) da. Helbidea: Jose Lejarreta, 9, behera, 01003, Vitoria-Gasteiz. Webgunean sartzen denak eta nabigatzen duenak lege ohar honetako Erabilera Baldintzak –erreserbarik eta mugarik gabe– onartzen eta ezagutzen dituela ematen du aditzera; aipatu baldintzak Pribatasun-Politika eta datu pertsonalen tratamendua biltzen dituen Lege-Ohar honetan jasota daude.
Horiekin ados ez bazaude, edo zalantzarik baduzu, arren, ez zaitez erregistratu eta ez erabili webgunea, HEGOALDE KULTUR ELKARTEA erantzukizun orotarik aske izango baita. Baldintza aldaketarik egonez gero, webgune honetan bertan jasoko dira jakinaren gainean egoteko.
DATUEN ETA INFORMAZIOAREN KALITATEA
HEGOALDE KULTUR ELKARTEAren nahia da erabiltzaileak informazio egokia edukitzea berariaz, zalantzarik gabe, libre eta bere borondatez erabaki dezan datuak eskatzen zaion bezala eman nahi dituen. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren (LOPD) eta 34/2002 Legearen arabera, jakinarazten da HEGOALDE KULTUR ELKARTEAk erabiltzaileen esku jartzen dituela hainbat eduki informatzeko asmoz.
Webgunearen bidez ematen diren izaera pertsonaleko datu guztiak hurrengo helburuekin bakar-bakarrik erabiliko dira: Zentroak zein webguneak eskaintzen dituen zerbitzuak jakinaraztea, erabiltzailearekin harremanetan jartzea eta jarraitzea, eta webgune honen bidez egindako eskaerei erantzutea. Webgunearen bidez jasotako datuak HEGOALDE KULTUR ELKARTEAren fitxategietan gorde daitezke, betiere, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Nagusiari horren berri eman eta gero.
LOPDek ezartzen duenez, datuetan sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak aitortu daitezke. Horretarako, idatziz HEGOALDE KULTUR ELKARTEAri zuzendu behar zaio hurrengo helbidera: Jose Lejarreta, 9, behea, 01003, Vitoria-Gasteiz. Eskaerak sinatuta eta eskatzailearen nortasun agiriaren (NAN) kopia atxikita eraman beharko du. Zure datuetan aldaketarik egonez gero, helbide berean jakinarazi; egin ezean, enpresa erantzukizun orotarik aske izango da.
DATUEN EGIAZKOTASUNA, EGUNERATZEA ETA ARGITARATZEA Erabiltzailea da datuen egiazkotasunaren, zehaztasunaren eta gaurkotzearen erantzule bakarra. Erabiltzaileak datu pertsonalak bere borondatez sartzen dituenez, adierazi eta bermatu egiten du informazio hori emateko gai dela eta egiazkoa, zehatza eta gaurkotua dela; halaber, ez dela isilpekoa ziurtatzen du, baita ez duela kontratu-baldintzarik edota hirugarren baten eskubideak urratzen ere.
Erabiltzailea arduratuko da bere datuak zuzenduta eta gaurkotuta mantentzeaz. Bere datuetan aldaketarik egonez gero, arestian aipaturiko helbidean jakinarazi beharko du. Horrela egin ezean, enpresa erantzukizun orotatik aske geratuko da.
Erabiltzaile bihurtzean, lege-ohar honen zehaztapenak eta baldintzak onartzen ditu, eta bertako xedapen guztiak betetzeko konpromisoa hartzen du.
EDUKIAK
HEGOALDE KULTUR ELKARTEAk webgunean agertzen diren edukiak sortu eta sartu ditu, barruko iturriak bakarrik erabiliz. Beraz, berak sortutako edukien ardura baino ez du hartuko. HEGOALDE KULTUR ELKARTEAk webguneko edukiak edozein unetan alda ditzake. Zentroak ez du berak sartu ez dituen datuen erantzukizuna bere gain hartzen, eta ez du esteken eta hiperesteken funtzionamendua bermatzen.
SEGURTASUNA
HEGOALDE KULTUR ELKARTEAK datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horien aldaketak, galera, edo baimenik gabeko erabilera saihesteko beharrezkoak diren antolaketa eta teknika esparruko segurtasun neurriak hartu ditu, aintzat hartuta egungo teknologiaren maila, bildutako datuen izaera eta dituzten arriskuak, izan gizakiak, ingurune fisikoak zein naturak eragindakoak.
ESTEKAK
Webguneak erabiltzailearentzat interesgarriak izan daitezkeen beste webguneetarako estekak eskaini ditzake. Hala ere, datu pertsonalen babesari dagokionez, ez da arduratuko beste webgune batzuek egindakoaz. Datu Pertsonalen Babeserako Politika hau webgune honetan bakarrik aplikatuko da, eta ez beste inon. Horregatik, bisitatzen dituzun webguneen datu pertsonalen babeserako politikak irakurtzeko gomendatzen dizugu. HEGOALDE KULTUR ELKARTEA ez da arduratuko beste webgune batzuen edukiaz edo pribatasun-politikaz, ezta euretan sartutakoan gerta daitezkeen kalteez, kostuez, galerez edota ezustekoez ere.
ERANTZUKIZUNA
HEGOALDE KULTUR ELKARTEAk ez du inolako erantzukizunik hartuko hurrengoetan: Ez du webgunearen zerbitzuen etengabeko eraginkortasuna bermatzen; beraz, komunikazio, deuseztatze edo osatugabeko bidaltzeetan gerta daitezkeen akatsak edo arazoak ez dira Zentroaren erantzukizuna izango. ERABILTZAILEEK edo hirugarrenek webgunean eragin lezaketen kalte oro ez da elkartearen erantzukizuna izango.
HEGOALDE KULTUR ELKARTEAk sarbidea eten ahalko du, aldez aurretik abisatu gabe, behin betiko edo denboraldirako, gerta litezkeen kalteen erantzukizuna ziurtatu arte. Era berean, HEGOALDE KULTUR ELKARTEAk agintari eskudunari lagunduko dio, eta arazoak jakinaraziko dizkio, legez kontrako edozein ekintzak sortutako kalteez ohartu bezain laster. HEGOALDE KULTUR ELKARTEAk eskaintzen dituen zerbitzuen ondorioz sortutako kalteen edo ekintzen erantzukizuna bere gain hartzen du, betiere ERABILTZAILEAREN eskura dauden zerbitzuen Kontrataziorako Baldintza Orokorretan zehaztutako moduan eta ezartzen diren mugen barruan.
JURISDIKZIOA ETA LEGE APLIKAGARRIA
Bertako baldintza orokorrak espainiar legedian oinarritzen dira. Vitoria-Gasteizko epaitegiek eskumena dute baldintza orokorren ondorio izan daitezkeen eztabaidak edo gatazkak konpontzeko. Halaber, ERABILTZAILEAK berariaz uko egiten dio legokiokeen beste edozein forori.
BLOGEAN JARTZEKO LEGE- OHARRA
Blog hau HEGOALDE KULTUR ELKARTEArena da (IFK G01031319).
Helbidea: Jose Lejarreta, 9, behea, 01003, Vitoria-Gasteiz. Blogean sartzen denak eta nabigatzen duenak lege-ohar honetako Erabilera Baldintzak –erreserbarik eta mugarik gabe– onartzen eta ezagutzen dituela ematen du aditzera; aipatu baldintzak Pribatasun-Politika eta datu pertsonalen tratamendua biltzen dituen Lege-Ohar honetan jasota daude. Horiekin ados ez bazaude, edo zalantzarik baduzu, arren, ez zaitez erregistratu eta ez erabili bloga, HEGOALDE KULTUR ELKARTEA enpresa erantzukizun orotarik aske izango baita.
Kontuan hartu blogean argitaratutako informazioa, iritziak, iruzkinak etabar. beste erabiltzaileek ikus eta erabil ditzaketela, eta ezin dugu bermatu besteek erabiliko ez dutenik. Beraz, ideiaren edo informazioren bat isilpean gordetzekotan, edota besteek ez erabiltzekotan, edo argitalpenak hirugarrenen eskubideak urratzen baditu, ez argitaratu ezta partekatu ere. Izan ere, ez dugu bere erabilera desegokiaren erantzukizuna hartzen, ezta identitatearen, edukien edo informazioaren bidegabeko jabetzearena ere.
Parte-hartzaile guztiek beste parte-hartzaile, pertsona fisiko, erakunde edota elkarteekiko jokabide-arau egokiak errespetatuko ditu. Ez da inolako errespetu-faltarik onartuko.
Erabiltzaileak blogean jabetza legeak babesten duen edozein euskarritan (artikuluak, argazkiak, bideoak…) iritzi literarioak, artistikoak, zientifikoak, teknikoak, edo beste edozein gairi buruzkoak igotzen dituenean, hots, hirugarrenen eskura jartzen dituenean, edukiak HEGOALDE KULTUR ELKARTEaren eskubide eta lizentziapean geratuko dira; hala, erabat edo zatika erreproduzitu, banatu, itzuli, argitaratu eta zabaldu ahalko ditu. Eskubide hori ez-esklusiboa, doan, iraupen mugagabekoa eta mundu mailakoa da. Halaber, aplikagarria da gaur egungo edo etorkizuneko edozein komunikabidetan eta edozein helbururekin. Informazioa edo iritzien gaineko jabetza-eskubidea egilearena da, eta berak bermatzen du. Dena den, blogean jartzeak informazioaren edo iritziaren erreprodukzio eta zabalkuntza publikorako eskubidea uztea dakar. Hala ere, egileak ustiapen-eskubidea gordetzen du, betiere, blogeko argitalpen arrunta kaltetzen ez badu. Erabiltzaileak bermatzen du informazioaren edo iritziaren (literarioa, artistikoa, zientifikoa, teknikoa, edo beste edozein gairi buruzkoa) gaineko lizentzia emateko jabetza, eskubideak, gaitasuna edo beharrezko baimenak dituela, euskarria edozein dela ere: artikuluak, marrazkiak, bideoak, argazkiak, eta abar. Bestalde, bermatzen du ez duela hirugarrenei dagokien eskubiderik urratzen, ezta jabetza industrialarena eta intelektualarena ere. Erabiltzailea arduratuko da baimen publiko edo pribatu guztiak lortzeaz, eta edozein testuren, grafikoren, argazkiren edo edozein motako edukiren jabetza industrialaren zein intelektualaren truke beharrezkoak diren ordainketak egiteaz ere bai.
Erabiltzailea izango da erantzule bakarra hirugarrenek edo Administrazio Publikoak edukiei, informazioaren jabetzari, iritziari, argazkiei, planoei edo marrazkiei buruzko kexarik jarriz gero. Halaber, HEGOALDE KULTUR ELKARTEAri eragin dakiokeen kalteen erantzukizuna ere izango du erabiltzaileak. Eta HEGOALDE KULTUR ELKARTEA espresuki ahalduntzen du bere eskubideak defendatzeko Legeak baimendutako akzioak aurrera egikarituz. Blogaren bidez ematen diren izaera pertsonaleko datu guztiak hurrengo helburuekin bakar-bakarrik erabiliko dira: erabiltzailearekin harremanetan jarraitzea, eta bloga kudeatzea. Blogaren bidez jasotako datuak HEGOALDE KULTUR ELKARTEAren fitxategietan gorde daitezke, betiere, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Nagusiari horren berri eman eta gero.
LOPDek ezartzen duenez, datuetan sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak aitortu daitezke. Horretarako, idatziz HEGOALDE KULTUR ELKARTEAri zuzendu behar zaio hurrengo helbidera: Jose Lejarreta, 9, behea, 01003, Vitoria-Gasteiz. Eskaerak sinatuta eta eskatzailearen nortasun agiriaren (NAN) kopia atxikita eraman beharko du. Datuetan aldaketarik egonez gero, helbide berean jakinarazi; egin ezean, enpresa erantzukizun orotarik aske geratuko da.